Albisteak

 
Andra Mari Bidean dagoen telefonia-antenaren jabeak, dagozkion baimenak beteta eta zikoinek eta zikoinakumeek habia utzi dutela aprobetxatuz, habia kenduko du.

Datorren urtean enpresak ez du aipatutako antenan zikoinek habia berriro egiteko inolako zailtasunik ipiniko; horregatik zikoinen itzulera gogoz itxarongo dugu, gure artean hilabete batzuetan zehar bizitzeko.

SEOBirdlife erakundearen lana eskertu nahi dugu, gai honetan eman digun aholkularitza eta laguntzagatik.