Albisteak

 

Plentzia, 2014ko irailaren 6an Astillero enparantzan.

Oraindik geratzen dira mahai libreak Plentziako 2. Eskuko merkaturako.

Salmenta postu batean parte hartu ahal izateko, “IZENA EMATEKO ORRIA” bete behar da; Ekogune@uribekosta.org  emailera bidaliz.

18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte salmenta edo truke postuetan.
Postuak esleitzeko, lehentasuna izango dute Uribe Kostako udalerrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) erroldatuta dauden auzotarrek; aurretik, www.aUKeraon.net orrian alta eman dutenek, eta gero, gutxienez, iragarki bat igo dutenek; baita aurreko merkatuetan parte hartu ez dutenek.

Izena emateko moduak:
Posta elektronikoa: ekogune@uribekosta.org
Faxa: 94 676 28 72
Posta arrunta, edo bertara joateko: Gatzarriñe 4, 48600 Sopela

ANIMATU ETA PARTE HARTU
+Info: http://www.uribekosta.org/eu/c/sostenibilidad/aukera