Albisteak

 

Gobernu Taldearen gastu-kontroleko politikari jarraiki, hemen dituzue Udal honen gastu arruntaren atalean izandako aurrezkiaren emaitzak (aurrekoan 24.000 € inguruko aurrezkia lortu zen energia arloan): fotokopien kontsumoa (eginiko kopia eta eskaner kopurua, ekipoen mantenimendua…).

Gaur egun Plentziako udalean kopiak egiteko 11 ekipo eta agiriak suntsitzeko 2 makina daude alokatuta renting bidez, eta Udalaren sail nahiz eraikin desberdinetan banatuta daude. Alkatetzara iritsi eta handik egun gutxira amaitzen zen 3 ekipo horien (Alkatetzakoa, Udaltzaingokoa eta Artxibo Historikokoa) kontratua. Isamari Zarauza lehengo alkateak eginiko lanari jarraiki, eskaintza desberdinak aztertu genituen, kostuak murrizteko irizpideekin batera kontuan hartuz baita ere prestazioak handitzea eta epe luzerako proiektu luze bat bilatzea. 5 hilabete igaro dira hiru ekipo horientzat kontratu berria sinatu zenetik, eta harrezkero %57 aurreztu da fotokopien fakturan (1.042 € aurreztu dira, 1.824 €tik 782 €ra jaitsi delarik), eta gainera, ekipoen prestazioak hobetu dira. Hemendik gutxira kontratu berri bat itxiko dugu gainerako ekipoentzat (8), eta kalkuluen arabera, fotokopien fakturan urtean %50 baino gehiago aurreztuko da.