Albisteak

 

Getxoko Ertzaintzak eta Plentzia eta Gorlizeko udaltzaingoek eskualdean delituak prebenitzeko eta segurtasuna handitzeko hainbat kanpaina gauzatuko dituzte elkarrekin apirilean eta maiatzean. Kanpainen bidez, ertzainez eta udaltzainez patruilak osatuko dituzte eta elkarrekin kontrolak egingo dituzte.

Aurtengo apirilean eta maiatzean ertzainek eta udaltzainek elkarrekin gauzatuko dituzten kanpainen bidez, ikastetxe inguruak jarduera handiko unetan zaindu eta zirkulazio-kontrolak egingo dituzte (alkoholemiakoak eta ibilgailuen agiriak eta IAT egiaztatzekoak).

Kanpainak apirilean eta maiatzean egingo dituzte, baina baliteke urteko beste aldi batzuetan ere gauzatzea behar zehatzak betetzeko.