Albisteak

 

BiscayTIK Fundazioak eta Plentziako udalak abian jarri dute Plentzia Zabaltzen on line-ko plataforma. Webgune ireki bat da, gardentasuna bultzatzeaz gainera herritarrek udalerriaren bizitzan parte hartzea sustatzen duena. Haren helburua da gizartearen eskaerei erantzutea da, bai kalitateko tresna teknologikoen eskaera gero eta handiagoari, bai kudeaketa garden eta parte-hartzailearen eskaerari.

Bizkaiko Foru Aldundiko BiscayTIK Fundazioa arduratu da Plentziako on lineko izapideak martxan jartzeaz, toki-administrazioaren modernizazio-prozesuaren barruan sartu behar da agintaldi honen hasieratik martxan dagoen tresna hau.

Herritarren parte-hartzea

Herritarrek parte hartu duten azken ekintzei buruzko albisteak irakur daitezke Plentzia Zabaltzen-en, eta, parte-hartzearen atalean, herritarrek aukera dute gaur egungo gaiei buruzko inkesten bidez iritzia emateko internet erabiliz. Gainera, Kalezaindu izeneko atal bat dago. Haren bidez, auzokoek helaraz diezaiokete udalari zer arazo ikusi duten kaleetan, adibidez: elementu publikoren bat ez dabilela, edo beste baten bat hobetu daitekeela.

Kalezaindu mugikorretan ere erabilgarri dago, bai Androiderako bai Iphonerako.
 
Atariaren helbidetik edo udalaren web-orrian bertan jarritako estekaren bidez ikus daitezke Sestao Zabaltzen plataformako zerbitzu guztiak.