Albisteak

 

Jaietan ere, egoera oso larriak gertatzen dira: bortxaketa saiakerak, abusuzko egoerak sexu harremanetan, eraso fisikoak. Baina badaude ere, oharkabean pasatzen zaizkigun egoerak, jaiekin guztiz normalizatzen ditugunak baina emakumeen askatasuna urratzen dutena: ahozko gehiegikeriak (komentario sexista, desbalorizatzaile,intimidatzaile), gehiegikeria fisikoak  (ukituak, bestearen espazioaren urratzea ligatzerako orduan...).

Jaiak modu positiboan bizitzeko, sexu eraso eta jarrera matxistarik gabeko festak nahi baditugu, guztion erantzunkizuna da. Gertaera txikienen aurrean erantzuten badugu, muturrekoagoak diren egoerak prebenitzen lagunduko dugu. Beraz, jaietan sexu eraso edo jarrera matxistarik ikusiz gero, ez begiratu beste aldera eta aurre egin. Adierazi zure BELDUR BARIK JARRERA!

Eraso sexistak/sexualak ekiditzeko

Herriko jaiak BELDUR BARIK GUNEA bihurtu

Ez ezazu jarrera matxistak onartu, erasotzailaren kontra altxatu.

MUTILAK! Gogoratu zuon erantzuna funtsezkoa dela, ez utzi alde batera, erasoen konplizea izateari utzi behar zaio.

NOLA JOKATU ERASO SEXISTA/SEXUALA GERTATU BADA?

Erasotua izan den emakumearekin hitz egin
Erabakia beti da berea. Berak aukeratu eta erabaki behar du zer egin.

Baliabideetaz informatu
Eskura dituen baliabide ezberdinetaz informatu.

Udaltzaingoa:

  • Berango: 94.668.29.33 / 652.772.552
  • Gorliz: 94.677.00.00
  • Plentzia: 94.677.33.10
  • Sopela: 94.406.55.11
  • Ertzaintza: 112

Berdintasun Zerbitzua: Gatzarriñe, 4.- 48600 Sopela, 94.657.92.82. berdintasuna@uribekosta.org

EZ da EZ. Eraso sexistarik EZ!!  // ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!

Neskak jaietan, BELDUR BARIK JARRERA!!! Mutil, ez izan konplize! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera!

Ikusi kartela (PDF 672KB)
Ikusi egitaraua (PDF 26,6KB)