Albisteak

 

Plentzia eta Uribe Kosta-Butroeri buruzko historia jardunaldiak antolatzen dituzte urtero, 2008tik, Eusko Ikaskuntzak eta Plentziako Udalak. Bederatzigarren edizioa uztailaren 12, 13 eta 14ean izango da “Barrikako Neandertalak” gaitzat hartuta, Goñi Portal Kultur Etxean.

Plentzia eta Uribe Kostako gizartearen bizitzaren Historia aztertzen jarraitzen dute metodologia zientifiko zorrotzak erabiliz IX. Jardunaldiek. Ikastaro honetan itsas eta lur Arkeologia eta Etnografiako gaiei buruz hausnartuko da, eskualdearen iragana ikerkuntzan, azterketan eta interpretazioan ezagutzen diren teknika aurreratuenekin lotuz.

Inaugurazio ekitaldian Plentziako kultura zinegotzia, Keltse Macias, Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariorde Rosa Miren Pagola eta Jardunaldien koordinatzaile Gonzalo Duo izango dira.

EGITARAUA

Uztailaren 12an, asteartea, 19:00etan
Eguna arkeologia gaiari lotuta egongo da. Iñaki Libano adituak Barrikako neandertalaz hasiko du eguna, ondoren lanen laburpenen aurkezpena egonik. Eguna ixteko, aizkora tailerra egongo da 20:00etan.

Uztailaren 13an, asteakena, 19:00etan
Eguneko gai nagusia itsas etnografia izango da eta saio akademikoa Gonzalo Duok (jardunaldien koordinatzailea) eta Javier García-Borreguerok (Plentziako Museoa) irekiko dute Plentziako portuaren eta itsasadarraren ontzi tradizionalen (egurrezkoen) katalogazioaren ondorioak azalduz. Ondoren, Juan Antonio Apraizek (etnografoa- merkantzia-ontziteriaren kapitaina) ontzi tradizionalen inbentario eta katalogazioaz solastuko da, oinarrizko kontzeptuak eta motak azalduz.

Uztailaren 14an, osteguna, 19:00etan
Jardunaldien azken eguna toponimian oinarrituko da. Horretarako, Patxi Galék (Euskaltzaindia), Josu Larrañagak (Txorierriko Mankomunitatea) eta Víctor Lobatok (Analista- programatzailea) batera Gorlizeko toponimiaren inguruko ikerketa, analisia eta normalizazioa izango dute hizpide.

Saio guztiak Goñi Portal Kultura Etxean izango dira, arratsaldez, eta sarrera irekia izango da.

PLENTZIAKO HISTORIA JARDUNALDIAK (2008 - 2016)

2016: Tokiko Historia IX. Jardunaldiak. Barrikako neandertalak.
2015: Tokiko Historia VIII. Jardunaldiak. Uribe Kosta-Butroe aldeko Bizitzetako Kontakizunak, Bizitzetako Historia.
2014: Plentziako Tokiko Historia VII. Jardunaldiak. Uribe Kosta-Butroe aldeko gizartea, lana eta ekonomia.
2013: Plentziako Tokiko Historia VI. Jardunaldiak. Uribe Kosta-Butroe aldeko natura eta ondare baliabideak.
2012: Plentziako Tokiko Historia V. Jardunaldiak. Plentzia eta Uribe Kosta 1936ko Gerra Zibilean eta diktadura frankistaren garaian.
2011: Plentziako Tokiko Historia IV. Jardunaldiak: 1868-1936.
2010: Plentziako Tokiko Historia III. Jardunaldiak: 1800-1900.
2009: Plentziako tokiko historia Jardunaldiak (1500-1812).
2008: Plentzia hiriko Udal Ordenantzaren 500. urteurrena. 1508-2008.