Albisteak

 

Udaren ostean Kristo Enparantzan eta Andra Mari Bidean egingo diren lanak direla eta, uztailaren 5ean (19:00etan) Udaletxeko Batzar Aretoan burutuko dugun Asanblada Informatibora ohore handiz gonbidatzen zaituztegu.

Bilera honetan modu errazean eta argian proiektu hau zertan datzan azaltzen saiatuko gara; eta herritarrek helarazi nahi dizkiguten iradokizunak ere jasoko ditugu, guztion artean bide hauek hobetzeko asmoz.