Albisteak

 

Udaren ostean Kristo Enparantzan eta Andra Mari Bidean egingo diren lanak direla eta, abuztuaren 11n, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Erriberako Jubilatuen Etxean burutuko dugun Asanblada Informatibora ohore handiz gonbidatzen zaituztegu.

Bilera honetan modu errazean eta argian proiektu hau zertan datzan azaltzen saiatuko gara; eta herritarrek helarazi nahi dizkiguten iradokizunak ere jasoko ditugu, guztion artean bide hauek hobetzeko asmoz.