Albisteak

 

Kaixo,

Skate-a gustukoa duzu? Nola sentitzen zara taularen gainean? Skateboard-era igotzen zarenean, ze nolako jarrera duzu? Beldur Barik Jarrera izatea nahi dugu!

Horregatik, bada, Beldur Barik 2016 Lehiaketaren hasierako ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu, Berangoko Skatepark Uribekosta-n, irailaren 9an.

Zer da Beldur Barik programa? Indarkeria sexista errotik ateratzeko programa da, gazteekin lan egiten duena. Horretarako, ikus-entzunezko lehiaketa du, irailaren 9an hasi eta azaroaren 9an bukatuko dena. Lan saridunak azaroaren 26an emango dira ezagutzera, Urdulizen (Uribe Kostan) antolatuko dugun ekitaldian.

Hori dela eta, hartu zure taula eta etorri irailaren 9an, 17.00etan, Berangoko Uribe-Kosta Skatepark-era, Lehiaketari hasiera emateko antolatu dugun ekintza berezira. Gonbidatuta zaude. Gainera, 17.00etan, Ianire Elorriagak neskentzako skate ikastaro bat eskainiko digu.

Ordu horretan bertan (17.00-18.30), gogoetak egingo ditugu zuokin, riderrekin: zein indarkeria‑mota ikusten duzuen skate‑munduan, nola egin aurre indarkeria‑mota horri eta zein Beldur Barik jarrera dituzuen.

18:30etan, erakustaldi bat egingo dugu, non neska skaterrak protagonistak izango zareten. Bai, zuek, gaur egun gure herrietako pistetan zaudeten neska horiek.

Elkarrekin apurtu nahi ditugu skate‑munduaren moldeak eta estereotipoak, eta nahi dugu, halaber, zuek izatea lehiaketari hasiera emateko ekitaldiko protagonistak, eta denon artean Beldur Barik jarrera erakustea.

Hartu zure taula eta etorri irailaren 9an Berangora, pistetan irristatzera, eta zurekin batera beste hainbat neska egongo dira, skate praktikatu eta parkean protagonistak izan nahi dutenak. Erakutsi, bada, zure Beldur Barik jarrera!

Ikusi kartela (PDF 136KB)