Albisteak

 

Xedea

Hiribilduaren 2017ko egutegia osatuko duten argazkien aukeraketa.

Parte-hartzaileak

Parte hartu nahi duen edonor, adinez nagusia bada. Lehiaketan parte hartzeko erabat onartu behar dira oinarri hauek.

Gaia

Aurkeztutako irudiek kolorezkoak izan behar dute, eta Plentzia Hiribilduaren ondare arkitektonikoa, historikoa eta kulturala izango dute gai nagusitzat.

Obrak aurkeztea

Lehiakide bakoitzak 3 obra aurkeztu ditzake gehienez. Argazkiak gutun-azal itxi batean aurkeztu behar dira Goñi Portalen (astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara), “Plentzia Hiribilduaren Urteurrena Argazki Lehiaketa” izenburupean. Argazkiak paperean aurkeztu behar dira, gutxienez 30x40 eta gehienez 60x80 neurriko formatuan, eta baita ere beste euskarri batean (CDa, e.a.), hau da, argazkien .jpg formatuan. Horrekin batera, gutun-azal itxi bat (plika) aurkeztu behar da lehiakidea identifikatzeko datuekin (izen-abizenak eta telefonoa). Aurkeztutako lanek ezingo dute lehenago argitaratuak izan ezein aldizkari, egunkari edo liburutan, eta ezingo dute sarituak izan beste ezein argazki lehiaketatan.

Entregatzeko epeak

Lehiaketarako lanak aurkezteko epea 2016ko urriaren 3an amaituko da, egun hori barne.

Finalistak eta argazki irabazlea aukeratzea

Epaimahai profesional batek hautaketa bat egingo du aurkeztutako argazki guztien artean, eta erabakia apelaezina izango da.

Argazkilari profesionalek eta Udaleko ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratuko du argazki irabazlea, eta beste hamabi ere bai, 2017. urteko egutegia osatzeko.

Obra irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

Epaimahaiaren erabakia sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko da, urriaren 7an (ostirala), arratsaldeko 19:30ean, Elizako Plazan.

Udalak eskubidea du argazkiak argitaratzeko, eta ezingo da egile eskubiderik eskatu horregatik. Obra saritua eta finalistak Udalaren ondarearen parte bihurtuko dira.