Albisteak

 

"Plentzia Hiribilduaren Urteurrena" erakusleiho lehiaketaren oinarriak

Helburua

Irizpide artistiko, tekniko eta komertzialen arabera ondoen dekoratutako Plentziako establezimendu komertzialetako erakusleihoak sarituko dira, betiere “Plentzia Hiribilduaren Urteurrena” lelopean.

Lehiaketa honen bidez saritu egin nahi da Plentziako saltzaileek egiten duten ahalegin eta lana bezeroak erakartzeko, irudimenez eta orijinaltasunez dekoratzen dituztelako beren erakusleihoak helburu hori lortzeko. Saltzaileek beren produktuak erabiliko dituzte langintza horretarako eta, bidez batez, herriko merkataritza ere dinamizatuko dute.

Izen-emateak

Izen-emate epea 2016ko irailaren 19tik urriaren 4ra izango da, eta horretarako Turismo bulegora edo Goñi Portalera jo beharra dago.

Horixe izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko modu bakarra.

Izena emateko datu hauek eman beharko dira: establezimenduaren titularraren izena, establezimenduaren izena, IFZ/Nortasun Agiria, sektorea, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Erakusketa epea

Erakusleihoek ikusgai egon behar dute gutxienez 2016ko urriaren 5etik 9ra (biak barne).

Parte hartzeko baldintzak

Lehiaketara aurkeztutako erakusleihoek parte-hartzaile direla egiaztatu beharko dute, eta horretarako, ongi ikusteko moduko lekuan jarri behar da antolatzaileek emandako bereizgarria. Bereizgarri hori jartzen ez bada edo apropos ezkutatzen bada, establezimendu parte-hartzailea deskalifikatu egingo da.

Balorazioa

Erakusleihoaren gaia da “Plentzia Hiribilduaren Urteurrena”.

Erakusleihoa dekoratzeko proiektuek orijinalak izan behar dute, eta irizpide hauek bete behar dituzte:

  • Kalitatea
  • Irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena
  • Sormena
  • Sostengarritasuna
  • Modernitatea eta berrikuntza
Epaimahaia

Profesionalki kualifikatutako pertsonek eta udalbatzako kideek osatuko dute epaimahaia.

Epaimahaikideak establezimendu parte-hartzaileetara joango dira balorazioa egitera, eta egoki deritzen sariak banatuko dituzte beren irizpidearen arabera. Hala iruditzen bazaie, lehiaketa hutsik deklaratu ahal izango dute.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2016ko urriaren 7an bertan iragarriko da, arratsaldeko 19:30ean egingo den sari-banaketan Eleiz Enparantzan.

Sariak

Establezimendu irabazleak garaikur bat eta 100€ jasoko du bere merituen erakusgarri.

Onarpena

“Plentzia Hiribilduaren Urteurrena” Erakusleiho Lehiaketaren II. edizioan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarri hauek osorik onartzea.

Plentziako Udalak eskubidea du parte-hartzaileen eta erakusleihoen izenak edota argazkiak zabaltzeko.

"Plentzia Hiribilduaren Urteurrena" pintxo lehiaketaren oinarriak

Deialdia eta antolatzailea

Plentziako Udalak antolatu du “Plentzia Hiribilduaren Urteurrena” ospakizunaren karietara, Plentzia eta bertako ostalaritza dinamizatzeko eta bultzatzeko.

Parte-hartzaileak

Lehiaketan izena eman dezakete Plentziako ostalaritzako lokal eta establezimenduek, edozein dela ere beren kalifikazioa edo kategoria (taberna, kafetegi, jatetxe, hotel, e.a.), betiere ezarritako epean ematen badute izena eta oinarri hauek onartzen badituzte.

Izen-emateak

Izen-emate epea 2016ko irailaren 19tik urriaren 4ra izango da, eta horretarako Turismo bulegora edo Goñi Portalera jo beharra dago.

Horixe izango da Pintxo Lehiaketan izena emateko modu bakarra.

Izena emateko datu hauek eman beharko dira: establezimenduaren titularraren izena, establezimenduaren izena, IFZ/Nortasun Agiria, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Data

Lehiaketa 2016ko urriaren 7an izango da (ostirala).

Lehiaketara aurkeztutako pintxoak lehiaketaren egunean bertan egin behar dira eta publikoari eskainiko zaizkio egun osoan, gutxienez arratsaldeko 19:30ak arte (ordu horretan iragarriko du epaimahaiak erabakia).

Parte hartzeko baldintzak

Lehiaketara aurkeztutako pintxoak parte-hartzaile dela egiaztatu beharko du, eta horretarako, ongi ikusteko moduko lekuan jarri behar da antolatzaileek emandako bereizgarria.

Balorazioa

Lokal bakoitzak pintxo bakarra aurkeztuko du, eta kategoria bakarra egongo da: “Pintxo Librea”.

Epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan pintxoak baloratzeko orduan:

  • lehengaien kalitatea eta oreka
  • pintxoaren aurkezpena
  • zapore globala eta asebetetzea
  • orijinaltasuna eta sormena
Epaimahaia

Profesionalki kualifikatutako pertsonek eta udalbatzako kideek osatuko dute epaimahaia.

Epaimahaikideak establezimendu parte-hartzaileetara joango dira balorazioa egitera, eta egoki deritzen sariak banatuko dituzte beren irizpidearen arabera. Hala iruditzen bazaie, lehiaketa hutsik deklaratu ahal izango dute.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2016ko urriaren 7an bertan iragarriko da, arratsaldeko 19:30ean egingo den sari-banaketan Eleiz Enparantzan.

Sariak

Establezimendu irabazleak garaikur bat eta 100€ jasoko du bere merituen erakusgarri.

Onarpena

“Plentzia Hiribilduaren Urteurrena” Pintxo Lehiaketaren II. edizioan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarri hauek osorik onartzea.

Plentziako Udalak eskubidea du parte-hartzaileen eta pintxoen izenak edota argazkiak zabaltzeko.