Albisteak

 

Udaleko ordezkarien, obra zuzendaritzaren eta Naturf enpresaren (Errotabarri futbol zelaiko lanen esleipendunak) artean eginiko irailaren 20ko bileraren ostean, eta ikusirik lanak atzeratu egin direla, gobernu taldeak hauxe erabaki du:

  • Onartzea Naturf enpresak eginiko eskaera eta, beraz, lanak bukatzeko epea luzatzea, zeintzuk 2016ko azaroaren 8an amaituko baitira, eurek aurkeztutako idazkiaren arabera.
  • Ingurumen Ministerioari lanak bukatzeko luzapena eskatzea, emakidan zehaztutako epeetan oinarriturik.
  • Udal Zerbitzu juridikoei agiri guztiak aurkeztea, aztertu ditzaten eta kasuan kasuko zigorrak zehaztu ditzaten, lanen baldintza pleguan aurreikusitakoaren arabera.
  • Erabaki horien berri ematea SD Plentzia taldeko zuzendaritzari, jakinarazpen hau argitaratu eta zabaldu baino lehen.
  • Hasieratik egin den bezala, Udalaren babesa ematea eta lankidetza eskaintzea SD Plentzia taldeko zuzendaritzari, beren taldeak ordenatu eta banatzeko lanek irauten duten bitartean.