Albisteak

 

Plentzian joan den asteburuan  ospatutako San Antolin jaien ondoren, Udalak berriro adierazi nahi du bere asmoa dela herritarrek eta bisitatzen gaituzten guztiek jai alai, konprometitu, osasuntsu eta
seguruekin disfruta dezatela, orain arte modu naturalean egin izan duten moduan.
 
Hala ere, larunbatetik iganderako gauean gertatutako sexu-erasoak direla eta, Udalak berriro agertu nahi die bere elkartasuna biktimei, gogor kondenatu eta gaitzesten dituelarik gertakari horiek. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiegu Udaltzaingo eta Ertzaintzari laguntzen ari diren pertsona guztiei, eurak direlako erasoak ikertzen ari direnak. Hiritarren lankidetza ezinbestekoa da ikerketa lan horietarako, horregatik Udalak dei egiten die herritarrei beren laguntza eskain diezaioten ikerketa-taldeari, seguru gaudelarik denon ahaleginaz lortuko dugula sexu-erasoen “gaitza” desagerraraztea.

Plentziako UDALTZAINGOA: 94.677.33.10
Ertzaintza: 94 406 34 20