Albisteak

 

UKANAUTO Uribe Kostako Zerbitzuko Mankomunitateak eskaintzen duen ibilgailuen erabilera partekatzeko zerbitzutik, jakinarazi nahi dugu, Plentziako herrian ibilgailua hartzeko puntu berri bat indarrean sartu dela, Plazatxo deritzon lekuan hain zuzen ere.

Kokaleku berri honek Sopelan (Lizarre plazan) zegoen puntua ordezkatzen du.

Edozein galdera izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin kontaktuan jartzeko, bai 946 123 959 telefonoaren bitartez edota info@ukanauto.com e-mailera zuzenduz.