Albisteak

 

Behin lortu ondoren beharrezko baimenak, hasi gara eraikitzen hondakinen edukiontzientzako bi plataformak Saratxagan. Auzoko biztanleek aspalditik egin izan duten eskaera bat da, eta zalantzarik gabe espazio horiek hobetzeko balioko du. Hala, bi plataformez gain, inguruko obra-hondakinak eta sasiak garbituko dira, merkataritza-gunetik hurbilen dagoen hondakinak biltzeko puntua kenduko da eta edukiontzi gehiago jarriko dira beste bi puntuetan (Arriolane Garagardotegiaren eta Saratxaga Garagardotegiaren ondoan), baita etxeko olioa biltzeko edukiontzi berri bat ere.