Albisteak

 

Etxeko olioa jasotzeko bi edukiontzi berri jarri ditugu Saratxaga eta Isuskitza auzoetan, herriko beste puntu ezberdinetan (Txipio Bidea, [Plazatxoa, Jai Alaitik gertu] eta Labasture [DIA supermerkatuaren aurrean]) daudenen sarea osatuz.

Zergatik birziklatu etxeko olioa?

Gure etxeetako sukaldeetan erabiltzen dugun olioak ingurumen-arazo larriak sortzen ditu. Olioa ibaietara iristen bada, zama organiko kutsatzaile handiagoa hartzen du. Geruzak sortzen ditu ur-azalean, geruza horiek ez diote oxigenoari pasatzen uzten, eta, horren ondorioz,
ezin da uretako bizitza garatu. Hori gerta ez dadin, hondakin-uren araztegietan koipegabetzeko tratamendu garestiak egiten dira. Hau da esan berri duguna saihesteko modu errazena, eta ingurumena errespetatzen duena: ERABILITAKO OLIOA SEKULA EZ ISURTZEA HARRASKATIK BEHERA.

Olio-edukiontzi hauetan uzten den olioarekin zer egiten da?

Etxeko olioa berriz erabiltzea erraza da; etxeko oliotik erraz lortzen dira hain beharrezkoak ditugun xaboiak eta garbigarriak, kandelak, industria-olioak, eta gure autoetan, kamioietan eta autobusetan erabil daitekeen diesel erregaia.

Hala, inork ez du ordutegien mende egon beharrik, eta eguneko edozein ordutan utz dezake olioa edukiontzietan. Hau egin behar da: plastikozko ontzi bat jarri sukaldeko olioa biltzeko, eta, beteta dagoenean, edukiontzian utzi (SEKULA EZ ISURI OLIOA ZUZENEAN).