Albisteak

 

Plentzia amesten, Plenziako haurren parte hartze prozesuaren proposamena da. Haurrei kendu diegun boterea bueltan eman, eta Plentzia haurren begiradatik amesteko prozesua hasi, beti ere EUSKERAZ, amets horietatik HAURREN PLENTZIA EUSKALDUNA ERAIKITZEKO!

Prozesu honen abiapuntua, prozesua bera diseinatzea da, eta herrian haurren parte hartzearen beharraz eta eskubideaz ohartzea. Eta hori lantzeko, nor hobeto prozesu honen protagonista izango direnak baino? Horregatik, martxoak 16, osteguna, arratsaldeko 17:00etatik aurrera ludotekan izango gara, haurrekin batera prozesu honen logoa diseinatzeko eta prozesuari izena emateko.

Eta gu… nortzuk gara?

Aurkeztutako proiektua Plentziako udalak jarri du martxan, eta horretarako Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren laguntza izango du.