Albisteak

 

Herritar agurgarriok:

“BATZUK” lelopean, 20. KORRIKA Otxandion hasiko da, martxoaren 30ean, eta, Euskal Herrian zehar 2.500 km inguru egin ondoren, Iruñean amaituko da, apirilaren 9an.

Ohi bezala, euskararen aldeko ekimen erraldoi honen inguruan ehunka kultur ekitaldi izango dira, eta milaka lagunek hartuko dute parte.

Dakizuenez, apirilaren 6a hasi berri 00:05ean helduko da Gorlizera korrika, eta giroa berotzeko apirilaren 5ean (asteazkena) 22:00-24:00 Ibarreta plazatik Udaletxeko plazara Elektro Rock txaranga egongo da Gorlizen.

Bestalde, 00:25ean Plentziara helduko da korrika, eta giroa berotzeko apirilaren 5ean (asteazkena) 22:00-24:00 Eleiz enparantzatik euskaldunon gunera Aldats elektrotxaranga egon da Plentzian.

Izugarri estimatuko genuke zuon parte hartzea.

 Bandoa (PDF 121KB)