Albisteak

 

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailak martxan jarri du kanpaina bat, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak gizartean ikusgai egiteko. Kanpainaren helburua da menpekotasuna duen inguruko adineko pertsona bat egunero eta etengabe zaintzen duten pertsona guztiei onarpen soziala egitea.

Egunero denbora luzez eta dedikazio handiz egiten den zaintza-lanaren Aitortza; eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzaren gaineko eta etengabeko zaintza horrek eragiten dituen ondorio fisiko, psikiko eta sozialen gaineko Sentsibilizazioa.

Ekimen hau Zainduz Programaren baitan kokatzen da, menpekotasuna duten pertsonen senide zaintzaileei babesa emateko programaren baitan alegia, eta zaintza-lana egiten jarraitzeko beharrezko bide eta tresnak emanez laguntzeko hartutako konpromisoa du sorburu.

Nor Uribe Kostako Mankomunitateko herritarrak baino hoberik zaintzaile horiek ikusgai egiten laguntzeko! Horretarako zure laguntza eskatzen dugu, zaintza lanetan diharduten pertsonak identifikatzen lagun diezaguzun.

Helburu hori lortze aldera, garrantzitsua da zaintzaileren bat ezagutzen baduzu, eta egiten duen lanagatik omendu behar dela uste baduzu, hautagai gisa proposatzea.

Hautagaitzak 2017ko maiatzaren 2a eta irailaren 4a bitartean proposatu daitezke.

Bi bide dituzu horretarako:

  1. Utzi proposamen-inprimakia Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizeko Udaletxeetan, Kultur etxeetan, Jubilatuen etxeetan eta Kiroldegietan dauden kutxetan, edo Mankomunitateko Egoitzan aurkeztu (Gatzarriñe 4, Larrabasterra - Sopela).
  2. Bidali proposamena posta elektronikoz gizarte@uribekosta.org helbidera.

Informazio hau eskura izango duzue inprimakia aurkezteko puntuetan, baita zahar-etxeetan, osasun zentroetan eta kultur etxeetan ere.

Kanpainaren bidez identifikatutako pertsonei omenaldia egingo zaie azaroaren 10ean, Urdulizko Kultur Etxean.

Lagundu iezaguzu identifikatzen.

Eskuorria (PDF 596KB)

Iragarkia (PDF 193KB)