Albisteak

 

Iazko San Antolinetan gertaturiko eraso sexistetako egile bat epaitua izango da bihar, maiatzak 11 Bilbon.

Udal Gobernu honek, alde batetik, erasotuei gure elkartasun osoa helarazi eta laguntza eskeini nahi die, bestetik, Plentziako herriari erantzuna emateko dei egiten dio.

Horrela, herritik sorturiko ekimenarekin bat egin nahiko genuke, aurretiazko eraso guzti hauek gogor salatzeko, baita etorkizuneko jaietan jarrera sexistak onartuko ez direla ozen aldarrikatzeko ere.

Erasorik ez erantzunik gabe! Jai giro librea nahi dugulako, Plentzian matxismoari EZ!