Albisteak

 

2017ko aurrekontuen barruan aurreikusten diren inbertsioak direla eta, udal kitol egoitzetan egingo direnen artean garrantzitsuenetarikoa da hau, 18.000 €koa.

Arkote Arraun Taldea sortu zenentik asko handitu da. Azkenengo 20 urteetan arraunlari eta txalupa kopurua bikoiztu egin da klubean, eta gero eta leku gehiagoren beharrean gaude taldeko funtzionamendua egokia izan dadin.

Planteatzen den solairuarte berriarekin azalera kopuru baliagarria lortuko da klubeko jarduerarako, batez ere txalupa biltegi moduan eta antolamentu lanetarako balaigarria delarik.

Gimnasiotik sarrera zuzena sortuko da txalupa biltegira, gaur egun kaletik bakarrik ailegatu daiteke. Ate berri hau suteen aurkako araudia betetzea ahalbideratuko du baita ere, erabilera publikoko eraikina izanik garrantzia handia duena.

Plentziako arrauna gero eta handiagoa.