Albisteak

 

Hainbat hilabete igaro direlarik Kristo Eskailerak, Kristo Enparantza eta Andra Mari Bidea kaleetako lanak hasi zirenetik, Plentziako Udalak uste du une egokia dela bilera ireki bat egiteko eta azaltzeko nola doazen lanak, zein lan egin diren eta noiz bukatzea aurreikusten den.

Hala, deialdia egin nahi dizuegu:

  • Ostegunean, hilaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Ostegunean ikusiko dugulakoan.