Albisteak

 

Datorren asteburuan, uztailak  28,29 eta 30 Plentziako Astillero plazan Itsas Market izeneko ekitaldia  ospatuko da lehendabiziko aldiz , Plentziako Udala eta Brandariren eskutik.

Ekitaldi honek aisialdi jasangarria, artea eta bertako kontsumoa gehi jenero berdintasuna sustatzen du. Horretarako: musika, birziklapen tailerrak, artisau eta diseinu azoka, aurpegi margoketa, gastronomi ekologikoa, Itsasadar garbiketak, Swing Session bat,  kontzertuak eta Djak edukiko ditugu.

Aurten ekimen honek adin guztietako jarduerak edukiko ditu

Ostiralean  arratsaldeko18tan hasita:  Artistak, diseinatzaileak, artisauak eta bertako markak edukiko ditugu Artisau Azokan: Estrella Solar kosmetika naturala, Surailur moda jasangarria, Leonika larruzko deseinuak,  Kattalin haur jantziak, Sua Bitxigintza, Vicente Atienzaren larruzko gerrikoak eta hainbat produktu eta marka gehiago: Cubi Urban, Mariquita Sanchez, Vagante Larrua,ea...
 
Gastronomia aldetik jaki goxo eta ekologikoenak dastatu ahal izango ditugu: EkoTaloa, Tipi Taparen crepak, Cueto txorizo eta patatak, Mañeko baserriaren gozogintza, Virgen de Ujué naparroako txokolateak beste hainbeste produktu artean.

Ostirala arratsaldeko 19tan Plentziako Astillero Plaza Swing topaketa espazio batean bilakatuko da. Swing Side Bilbao taldearen eskutik dantza egiteko edo ikasteko, ikuskizunaz gozatzeko edo musika entzuteko aukera izango dugu. Talde honek Dantza topaketa mota hauek sustatzen dituzte, ahalik eta jende gehiagotara ailegatzen ahalegintzen kontutan hartuta jenero, klase eta jatorri berdintasun printzipioak.

Ostiral eta larunbatean gaueko 21tan musika zuzenean edukiko dugu Eley ( ostirala ) eta Masiompa ( larunbata) taldeekin. Astebukaeran zehar plazako kioskoan Dj saioak edukiko ditugu.

Asteburu osoaren zehar Goazen Up kirol elkartearen presentziaz eta aktibitateaz gozatuko dugu. Elkarte honek  ongizatea eta kirola sustatzen dute Yoga, jasangarritasuna eta SUP ( Zutikako arrauna) elkartzen. Larunbat eta igandean Itsasadar garbiketa antolatuko dute 10etatik 13tara. Ostiral arratsaldea osoan Astilleroko plazan informazio karpa bat edukiko dute elkartearen informazioa, haien jarduerak, itsas zaborrak daukan ondorio kaltegarriak eta  Itsasadarraren garbiketan parte hartzeko datu guztiak jaso ahal izateko interesa duten guztientzat.

Honetaz gain, larunbatean arratsaldeko 18tan Paddle Surf taula bat eraikiko dugu goizean bildutako plastikozko botila guztiekin  eta igandean ordu berdinan adin guztietako tailer bat edukiko dugu: eskulturak, apaingarriak eta jostailu desberdinak eraikiz asteburuan zehar jasotako plastikozko zaborrekin. Kontzientziatu eta birziklatzeko era dibertigarri bat.

Haurrentzako hainbat aktibitate edukiko ditugu : larunbat eta igandean Aurpegi margoketa Itsas pertsonaiekin, eta Birziklapen tailerrez gain Piratak Sukaldean gastro tailerra edukiko dugu igandean 13tan : arto opilan eskuak sartzeko aukera eta horrela sortu, ikasi eta dastatzeko aukera.

Egitaraua

Ostirala, uztailak 28

  • 18:00 Itsas Market Hasiera
  • 19:00 Swing Session
  • 21:30 Eley kontzertu akustikoa

Larunbata, uztailak 29

  • 11:00 Itsas Market Hasiera
  • 10-13 Itsasadar garbiketa( Goazen Up)
  • 12:30 Aurpegi margoketa.
  • 18:00 Plastikozko botilak birziklatzen: SUP taula bat eraiki.
  • 21.00 Masiompa kontzertua.

Igandea, uztailak 30

  • 11:00 Itsas Market Hasiera
  • 10-13 Itsasadar garbiketa( Goazen Up)
  • 12:00 Aurpegi margoketa.
  • 13:00 Piratak Sukaldean: TxikiTalo Gastro tailerra.
  • 18:30 Birziklapen tailerra: jostailuak eta eskulturak sortuz itsasadarreko zaborrarekin.
  • 21:00 Itsas Market amaiera.