Albisteak

 
… Plentziako Udalaren ardurapeko harrera-zentro batean egon diren txakur guztiek  jabea aurkitu dutelako. Poz ikaragarria hartu dugu hori jakitean, albiste horrek argi erakusten duelako nolako elkartasun espiritu handia daukaten gure herritarrek, halako borondatez euren etxean hartzeko arrazoi bategatik edo besteagatik Udalaren ardurapeko harrera-zentro horretara jo duten txakurrak.

Badira zenbait hilabete ez dagoela animalia bakar bat ere Udalaren ardurapean. Legealdia hasi genuenean, sei txakurtxo genituen geure ardurapean (horietakoren batek urtebetetik gora eman zuen zentroan). Herritarrek agertu duten borondateari esker, apurka-apurka txakur guztiek aurkitu dute jabea. Horretarako lagungarri gertatu dira, duda barik, Udalak martxan jarri dituen adopzio kanpainak, orain bezain maiz sekula egin ez direnak, baina batez ere lagungarri gertatu da txakur horien ongizateaz hainbeste arduratu diren zenbait pertsonaren lana.

Orain arte 12.000tik gora euro ordaindu izan dugu  urtero  txakurrak jaso eta zaintzearren. Orain gastu hori erabat desagertu da. Aurreztuko dugun diru horrekin Plentziako katu aldrak kontrolatuko ditugu eta gune batzuk atonduko ditugu maskotentzat.