Albisteak

 

Azken egunetan hainbat hobekuntza-lan egin dira udalaren tenis pistetan:

  • Batetik, edukiontzi bat jarri da Plentzia Tenis Klubak bulego eta material biltegi bezala erabil dezan. Edukiontzi hori 2014ko uztailean erosi zen 5.987,08 eurotan eta geroztik, erosi zen enpresako lokaletan egon da. Edukiontzia pista ondoan jartzeko, beharrezkoa izan da, batetik, baimena eskatzea Kosta Demarkazioari eta Barrikako Udalari, eta, bestetik, hormigoizko zolata bat egitea (7 m x 3 m), edukiontzia gainean jartzeko.
  • Bestetik, instalazioen perimetroa ixten duen hesiaren segurtasuna hobetu da, hesi hori 73,50 metroko luzeran behar bezala lotu gabe egon delako instalazioaren zimenduetara. Nola itxitura hori oinarritik solte egon den, eta zutik bakarrik perimetroak ematen zion sostenguagatik, arriskua egon da hesia lurrera erortzeko eta erabiltzaileren batek min hartzeko.

Perimetroaren itxitura ainguratzeko, zapatako kofratu bat eta 40 cm altu eta 40 cm zabal den 73,50 metro linealeko uztai perimetral bat egin dira.

Bestalde, aztertzen ari gara automatizatu ote daitekeen pistak erreserbatzeko sistema, padel instalazioekin egin den bezala, kirol instalazioen erreserbak zentralizatzeko eta, tenis pistei dagokienez, pistak alokatzean gertatzen ari diren arazoekin bukatzeko.

Tenis pisten instalazioen osagaiak albo-zelai bi dira, 1.296 m2ko azalerakoak. Pisten zoladura hormigoi armatuzko oinarriaren gainean egina dago eta hormigoi porotsuzko akabatu bat du. Lau metro altuko tortsio sinpleko sarezko itxitura perimetrala dute babes bezala.