Albisteak

 

Zer birziklatu ahal duzu PUNTU GARBIAN?

  • Idazteko materiala: boligrafoak, luma estilografikoak, minadun arkatzak, fluoreszenteak, errotulatzaileak, markagailuak, zuzentzekoak (zintaduna, likidoa, boligrafo erakoa) (EZIN DA BOTA: guraizeak, itsasgarriak, borragomak, erregelak, arkatzak)
  • Pilak
  • Fluoreszentek eta bonbillak: deskargazko lanpara, kontsumo gutxiko bonbilla eta fluoreszenteak utzi daitezke (EZIN DIRA BOTA: Filamentuzko bonbillak eta halogenoak)
  • CDak eta DVDak
  • Tinta-kartutxoak, toner-kartutxoak eta telefono mugikorrak

Plentzian bi PUNTU GARBI daude: GOÑI PORTAL Kultur Etxean eta Udaletxeko sarreran.