Albisteak

 

2017ko uztailaren 10ean argitaratu ziren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean udal padel pista erabiltzeagatiko tasa berriak, jarraian jasota daudenak:

  • Erroldatuentzako urteko bonoa:  24 €
  • Erroldaturik egon eta baldintza hauetan daudenentzako urteko bonoa:  20 €
    • Prestaziorik gabeko langabetuak.
    • Familia ugariak.
    • 26 urtetik beherakoak.
    • Ezgaitasuna duten pertsonak.
  • Erroldatu gabekoentzako urteko bonoa: 35 €
  • Erroldaturik egon ez eta baldintza hauetan daudenentzako urteko bonoa: 30 €.
    • Prestaziorik gabeko langabetuak.
    • Familia ugariak.
    • 26 urtetik beherakoak.
    • Ezgaitasuna duten pertsonak.
  • Pistak erabiltzeagatiko tarifa orduko:
  • Urteko bonoa ordaindu duten eta Plentzian/Gorlizen erroldatuta daudenentzat: 4 euro orduko.
  • Erroldatuta egon ez eta bonoa dutenentzat: 6 euro orduko.
  • Bonorik ez dutenentzat (erroldatuta egon edo ez): 8 euro orduko.
  • Argi kontsumoa:  3 € (erabiltzaile mota guztientzat). Erabiltzaileen esku egongo dira Goñi Portal kultur-etxean*.

*Tarifa hori beherantz egokitu ahal izango da: argi instalazio berriarekin, ziurrenik, gehiago aurreztuko dugu eta, beraz, baliteke tarifa gastu berriari egokitzea.

Abonatuen kasuan, erreserbak 7 egun lehenagotik egin behar dira, eta abonatuak ez direnen kasuan, 3 egun lehenagotik.

Horregatik, tarifa berrietara egokitzeko asmoa duten guztiei gogorarazten zaie indarrean sartuko direla 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta urteko bonoa ordaindu beharko dutela tarifa murriztuak aplikatzeko. Horretarako, beren "erabiltzaile izenarekin" eta "pasahitzarekin" sartu beharko dute "Nire bonoa" atalean.

Era berean, gaurtik 2017ko abenduaren 31ra arte, abonatuek eta ez abonatuek 5 € orduko tarifa bakarra ordainduko dute. Desberdintasun bat baino ez da egongo abonatuen eta ez abonatuen artean: lehenengoek, 7 egun lehenagotik egin ahal izango dituzte erreserbak eta bigarrenek, 3 egun lehenagotik.