Albisteak

 

Azken egunotan Azurtegiondoko aparkalekuko igogailuaren kanpoaldean eta barnealdean konponketa ezberdinak egin dira. Alde batetik, lubakia inpermeabilizatu da, uraz beteta zegoelako (400 litro baino gehiago atera dira) eta goiko solairuko ate azpian egon diren beheko zigilatuaren arrailak konpondu dira. Hau horrela, guztira 20 m2ko azalera konpondu da.

Kanpoaldean, igogailuaren 2 aldeetan teilatu-hodi bat ipini da, igogailu-zulotik kutxatiletara ahalik eta ur gehien desbideratzeko asmoz.

Lan guztiek, eskulana, materialak eta BEZa barne, 4.496,51 € balio izan dituzte.

Beste aldetik, igogailuko ateak aldatuko dira, oso egoera txarrean daudelako, eta altzairu herdoilgaitzezko ate berriak ipiniko dira. Azkenik, erreskate sistema automatikoa eta beste konponketa batzuk ere egingo dira, guztira 8.375,86 € balio dituztenak (BEZa barne).