Albisteak

 
4 elementu bio-osasuntsu ipini dira Ibiltokia pasealekuan, haur-jolasetarako eremuaren ondoan. Hauexek dira pertsona nagusientzako ariketa- eta mantenimendu-gune berriaren elementuak:
  • Besoetarako bizikleta bikoitza duen bankua
  • Pedaldun banku bikoitza
  • Sorbaldarako eta atzamarretarako eskailera
  • Sorbaldarako gurpila
Aparatu oso eraginkorrak dira, inpaktu gutxikoak, aproposak lesioak saihesteko. Beraizik diseinatuta daude gorputzeko artikulazio gehienen zabalera, hanken indarra, oreka eta martxa mantendu eta hobetzeko. Baliagarriak dira entretenimendurako, baina, horrez gain, aire librean daudenez,  pertsonen ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala hobetzen dute.

Aparatu horiek errehabilitazio-mediku eta fisioterapeuta baten laguntzaz garatu dira eta betetzen dute EN16630:2015 Araua, zeinak aire librean instalatutako entrenamendu fisikorako ekipo finkoen entsegu-metodoak eta segurtasun-baldintzak ezartzen baititu.

Dentsitate handiko polietilenoz fabrikatuak, graffitien aurkako tratamendua dute eta ez dute  behar mantenimendurik. Altzairu herdoilezinezko eta polietilenozko mekanismoak. Zati metalikoak kalitate handiko altzairuz eginak dira (altzairu herdoilezina, galbanizatua, kataforesia, e.a.).