Albisteak

 

Trena Plentziara iritsi zeneko 125. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, Literohitura irakurle taldeak, udaletxearekin batera, idazmen ekimen bat abian jarri nahi du urte osoan zehar: Kontakizun kateatuak, trena edo bidaia trenean gai ardatz dutelarik.

Nasrako kontakizunak izenburupean, idazleak eta idazteko zaletasuna duen jendea batu nahi ditugu kontakizunak sortzeko, istorio baten amaierako esaldia hurrengo kontakizunaren lehenengo esaldia izan dadin.

Ekimen honen zehaztasun guztiak ezagutzeko, Plentzia, Gorliz, Lemoiz eta Barrikako udalerrietako interesa duten biztanleak (Plentziako tren geltokia erabiltzen dutenak) gonbidatu nahi ditugu Goñi Portalen urtarrilaren 11n, 20:00etan izango den bilera informatibora.

Bilera edo ekimenaren gaineko xehetasun gehiago nahi izanez gero, irakurle taldearekin jar zaitezke harremanetan literohitura@gmail.com helbidean.