Albisteak

 
2018an zehar, Bizkaiko Foru Aldundiak informazio arloko ekimen bat egingo du Bizkaia guztian barrena, herritarrei Aldundiaren izateko arrazoia, zerbitzuak eta programak ezagutzera emateko, eta era berean, herritarren kezkak eta proposamenak jasotzeko.
 
Unitate mugikor bat (autobusa), Foodtruck bat (Bizkaiako produktuen kontsumoa bultzatzeko), eta Arte Ederretako erakusketa batek sortzen dute espazio ibiltari hau. Autobusan hainbat talderentzako tailerrak egingo dira, eta gainera, herritar guztientzat ere egongo da zabalik.
 
Kanpaina Plentzian egongo da, Astillero Plazan, otsailaren 28an, hurrengo ordutegian: 10:00tik-15:00ra eta 17:00tik-20:00ra.
 
Zuen partaidetza nahi dugu, horregatik aldez aurreko erreserba egin dezakezue info@bizkaiagoazen.eus e-postaren bidez, edo 900 102 208 telefonora deituta.
 
Mila esker parte-hartzeagatik!