Albisteak

 

Plentziar baten eskuzabaltasunari esker, fikziozko film baten 35 mm-ko 9 lata berreskuratu dira, ziurrenik 20ko hamarkadakoak eta une honetan Euskal Filmategian daudenak. Ez daukagu filmari buruzko daturik, ez dakigu zein den bere izenburua edo zuzendaria, ez eta zeintzuk diren aktoreak eta ez dakigu zein den filmaren argumentua.

Bakarrik dakigu zintak 45 minutu inguruko iraupena duela, nahiz eta itxuraz ez dagoen osorik, eta gure inguruko hainbat tokitan grabatutako irudiak dauzkala, besteak beste, Butroeko Gazteluan, Billano Uhartearen inguruan eta hango itsas-labarretan.

Beraz, laguntza behar dugu filmari buruzko datu gehiago eskuratzeko eta zein film den jakiteko. Interesatuek idatz dezatela udala@plentzia.eus helbidera hitzordu bat adostu eta filma ikusteko.

Bideoa ikusi