Albisteak

 
Efren Lopez, konpositore, tresna askoren jole eta musika ekoizlea, Valencian jaio zen 1972ko uztailaren 9an. Mediterraneoko eta Ekialde Hurbileko Erdi Aroko soka pultsatuko tresnetan espezializatu da tradizio horietako musikari handienetako batzuekin ikasiz Grezian eta Turkian egin dituen egonaldietan.

Oraingoan Efrenek laguntzaile izango du Miriam Encinas Lafitte, berarekin sarri jotzen duen musikari bat Gironako Banyoles herrian sortua eta txirula ezti, perkusio, zango-biola eta dilruba-n espezializatua.

Elkarrekin egingo duten kontzertuan euren sorkuntza propioak eskainiko dizkigute, eta baita ere Erdi Aroko Mediterraneoko errepertorioko hainbat lan. Aukera bikaina, beraz, musika horiekin gozatzeko Plentziako eliza bezalako aparteko ingurune batean.

 

Kartela ikusi (PDF 267KB)