Albisteak

 
Joan den astean tratamendua eman zitzaien Mentxaka Zugastiko granitozko eskailerei (120 m² inguru), inor labaindu eta eror ez dadin. Nola eskailerak gaizki eraikita dauden eta oso labainkorrak diren, erabaki da tratamendu kimiko bat ematea. Teknikariek aplikatutako tratamendu horri esker, jatorriz labainkorrak diren mineralezko azalerek labainketen aurkako propietateak bereganatzen dituzte. Sistema horrek mikroskopikoki aldatzen ditu azalerak, itsaspen esparru bat sortuz eta erortzeko arriskua murriztuz. Gainera, labainketen aurkako efektu hori iraunkorra da.

Ez da erabiltzen produktu toxikorik, korrosiborik edo ingurumena kaltetu dezakeenik. Produktu biodegradagarriak dira eta ez dute hondakinik uzten.

Tratamenduak 1.633,50 €ko kostua izan du (BEZ barne), eta Techno Grip XXI, S.R.L. enpresak egin du.