Albisteak

 

Azken asteotan egin dira Astillero Plazako Eloy Albarrán Kioskoaren inguruko parterrea eraisteko eta iragazgaizteko lanak. Metro bateko sakonerako indusketa egin da kioskoa inguratzen zuen lorategian, eta zintarria eta perimetroko forja-itxitura erretiratu dira. Hainbat geruza isolatzaile ezarri dira (asfaltozko geruza eta ehun geotestila), eta hodiak kokatu dira urak komunetako hustubideetara bideratzeko. Azkenik, eremu guztia estali da (30 m2 inguru) akabera inprimatuarekin.

Lan hauek  11.090,74 €ko kostua izan dute (BEZ barne), eta Excavaciones Butron, S.A. enpresak egin ditu.

Gainera, komunetako sarreran HERRERIA BASTERRETXEA Y TORRONTEGI S.L. enpresak ipini duen baranda berriak 1.943,26 €ko kostua izan du.