Albisteak

 

Azken asteotan buruturiko Pala Openaren norgehiagokarik garrantzitsuena jokatuko da datorren larunbatean, ekainaren 23an, 17etan Bizkaia Frontoian: http://www.bizkaiafrontoia.eus/es/agenda_ext.php?id=373

Plentziako Udalak, Kirol Zinegotzigoaren bitartez, 6 palazaleri debalde joateko aukera eskaini nahi die (sarrerak 10€ tan baloratuak). Zorte on!

Nori zuzendua: Mezu hau heltzen zaion edozein zaleri.

Zer egin behar da? Goñi Portaleko bulegotara joan, gaur ekainak 21 eta bihar ekainak 22 bi artean, 11:00etatik 13:00a arte, eta 16:30etatik 20:00ak arte eta hango langileari pasahitza esan: PLENTZIAN PALAZALEAK GARA. Azkenik, partiduaz gozatu, Plentziaz oroitu eta Gaubeka animatu!