Albisteak

 

Datorren igandean, abuztuak 19, kostaldeko herri honek Jatorri Deiturako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa Ofizialaren edizio berria hartuko du. Plentziako Udalak eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Deitura Babestuak 29 urte daramatzate txapelketa antolatzen, BBKren laguntza ordainezinarekin.

Igande goizean, Plentziako Eleiz Enparantza Idiazabal JD Gazten postuekin beteko da, eta Idiazabal gaztarik onenak saritzen dituen Jatorri Deiturako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa Ofizialaren 29. edizioa osatuko dute.

Ekitaldia goizeko hamarrak aldera hasiko da. Ordu horretatik aurrera eta hamar eta erdiak arte, ekoizleek haien gaztak aurkeztu beharko dituzte lehiaketarako. Jatorri-deiturara atxikitako gaztandegiek har dezakete parte bakarrik, dagokion kaseina-plakarekin identifikatutako piezekin.

Goizeko hamaiketan, Idiazabal Gazta saldu eta dastatzeko 16 postuak irekiko dira, eta baita txakolin-postu bat ere.

Ordu horretan bertan hasiko da txapelketaren dastatzea. Hiru epailez osatutako hiru mahai egongo dira, eta lana banatuko dute, gazta finalistak aurre-hautatzeko. Idiazabal JD Dastatze Batzorde Ofizialaren kide batek eta Bizkaiko gastronomiaren, kazetaritzaren eta gizartearen bi pertsonak osatuko dute mahai bakoitza. Dastatzea eguerdiko hamabi eta erdietan amaituko da, gutxi gorabehera.

Arratsaldeko ordu batetatik aurrera, Plentziako 2018ko Jatorri Deiturako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa Ofizialaren gazta irabazleak iragarriko dituzte, eta ordu horretan hasiko da ere sariak emateko ekitaldia.

Hiru sari emango dira:

  • Lehen saria: 300,00 € eta TROFEOA
  • Bigarren saria: 150,00 € eta TROFEOA
  • Hirugarren saria: 50,00 € eta TROFEOA