Albisteak

 
1989ko uztailaren 22an jaso zen lehen aldiz Udaletxeko balkoian Plentziako bandera, berau diseinatzeko lehiaketa baten bidez aukeratua. Hori gertatu zenetik 30 urte beteko dira datorren urtean, eta horregatik Udalak omenaldi bat prestatu nahi dio gure banderari 30. urteurren hori ospatzeko (2019ko uztailaren 22an).

Nola oraindik hilabete batzuk falta diren, bilera bat egingo dugu irailaren 24an Goñi Portalen, lantalde bat osatzeko ekitaldiaren antolakuntzan parte hartu nahi duten guztiekin. Horrez gain, bilera horretan ezagutzera emango dira ospakizunen egitaraua osatzeko ideia batzuk.

Lagun iezaguzu ekitaldia antolatzen eta zatoz irailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Goñi Portalera!