Albisteak

 

Plentziako Udala diagnostiko bat egiten ari da jakiteko zein egoeratan dagoen Plentziako oinezkoentzako zubiaren egitura. 1992ko ekainean inauguratutako zubi horri buruz ez da inoiz egin azterketa sakonik, eta orain Udala harremanetan jarri da Carlos Fernández Casado S. L. enpresako Javier Manterola Armisén jaunarekin, hau da, zubia egin zuen ingeniariarekin. Iragan ostiralean, berriz, enpresa horretako langileek lehen bisita egin dute zubira, txostena prestatzeko. Bisita horretan zubiaren hainbat elementu aztertu dituzte: taulatik uztaietara doazen tiranteak, dilatazio-gomak eta  zubiaren euskarriak. Orobat aztertu dute taulapea, ikusteko nola dauden itsasadarretik hurbilen dauden altzairuzko habe transbertsalak, euretan egin beharko delako mantenimendu-lan handiena.

Jasotzen dugunean enpresa horren txostena, aztertu egingo dugu eta behar diren mantenimendu-lanak antolatzen hasiko gara.