Albisteak

 

Plentziako Udalak, lankidetzan arituz Globalkultura Elkartearekin, frantses arkaikoz, ingeles zaharrez eta latinez 1302tik 1404ra bitartean (idazmolde gortesau edo humanistikoan) idatzitako zazpi eskuizkriburen transkripzioa eta itzulpena kontratatu du, balio historiko handia dutelako Plentziako historia eta bizitzaren berri izateko.

Izkribu horiek transkribatu eta itzularazteaz gain, ulergarriak eta irisgarriak izan daitezen, Udalak aztertu nahi dituzten guztien eskura jarriko ditu.

Jatorrizko dokumentuak Kew-ko Artxibo Nazionalen Bilduma Berezien Sailean aurkitzen dira, hain zuzen ere “Antzinako Eskariak Erregeari” ataleko “Eskariak Erregeari, Kontseiluari edo Parlamentuari” azpiatalean. Denak daude deskribatuta eta datatuta, eta kontsultatzeko moduan. Dokumentu horietan Plentziako biztanle batzuk aipatzen dira, batzuk Plentziako merkatariak eta beste batzuk Ingalaterrarekin harremanetan zebiltzanak.

Transkribatutako dokumentua (PDF 12,8MB)