Albisteak

 

Iazko uztailean abiarazi zen Jangai eta Izanik elkarteei diruz laguntzeko “Plentziako Ateak” kanpaina. Sol Agirre herritarrak sortutako “Plentziako Ateak” kartel solidarioaren 1.000 kopia kaleratu ziren, borondatearen truke erosteko.
Zabaldu dira Turismo Bulegoan eta Goñi Portalen dohaintzak jasotzeko jarri ziren itsulapikoak eta hauxe izan da emaitza: 54 euro Goñi Portalen + 473 € turismo bulegoan = guztira 527 € bildu dira, erdi bana helarazi zaiolarik elkarte bakoitzari.

Oraindik badaude poster solidarioak Goñi Portalen eta Turismo Bulegoan, beraz, elkarteekin kolaboratu nahi duten guztiak bertara hurbildu daitezela.