Albisteak

 

Nola hainbat kontsulta jaso ditugun Udaletxean Plentziako Itsasadarreko lokailu berrien proiektuari buruz, jakinarazi nahi dizuegu:

Udaletxean ez dagoela gai horri buruzko dokumentazio ofizialik eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak ez digula ezer jakinarazi. Ezagutzen dugun informazio ofizial bakarra da Eusko Jaurlaritzaren web orrian agertu dena: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/52524-reordenacion-amarres-ria-plentzia

Eusko Jaurlaritza dela erakunde eskuduna, beraz, proiektuari buruzko informazio gehiago nahi dutenek jo dezatela hona:

  • Portuen eta Itsas Gaietako Zuzendaritza
  • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Eusko Jaurlaritza: 945 019739 / dp-trans@euskadi.eus