Albisteak

 

Hona hemen 2019ko Putxerak lehiaketaren egitaraua (PDF 207KB)

Lehiaketaren oinarriak:

  • Alde Historikoan prestatutako lapikokoak baino ez dira onartuko.
  • Izen-ematea: 5 euro (Eleiz Enparantzan goizeko 10:00etatik 11:00etara).
  • Osagaiak: Baba gorria, baba pinto borobila edo baba beltza bakarrik erabili ahal izango dira lapikokoa prestatzeko. Besteak beste, derrigorrezkoak dira txorizoa, odolostea eta urdaia.
  • Lapikokoak aurkezteko ordua eta lekua: 13:00etik 13:30era, MATADERO eraikinean. Orduz kanpo entregatutako lapikokoak ez dira puntuatuko.
  • Parte-hartzaile bakoitzak garbituta eta batuta utzi beharko du erabili duen gunea.
  • Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileek eskubidea dute egoki deritzotena egiteko lehiaketak ondo funtziona dezan.
  • Sariketa honetan parte hartzeak esan nahi du oinarri guztiak onartzen direla. Oinarriak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak deskalifikatuak izan daitezke.