Albisteak

 

Aurrera Elkartearen dohaintzari esker, Plentziako Udalak artelan berri bat jaso du, kasu honetan herriko Antón Bilbao margolariarena. Koadroa oihal gaineko oleo bat da, 60 x 50 zentimetrokoa, Arco de Santiago du izena eta Hiribilduaren inguruan eraikitako harresitik gelditzen den ate bakarra irudikatzen du. Momentuz, Udalaren Artxiboan dago esekita.

Antón Bilbao herriko margolari artisau bat izan zen, Genaro Urrutia eta Aurelio Artetaren lanekin liluraturik zegoena. Pertsona zinez eskuzabala eta hurbila izaki, oparitu egin zituen bere lan asko, zeintzuetan Plentziako txokoez gain ohikoak baitziren belaontziak, erretratuak, e.a.

Udalak eskerrak eman nahi dizkio Plentziako Aurrera Elkarteko zuzendaritza batzordeari, onartu duelako Antón Bilbaoren obra Udalari dohaintzan emateko proposamena.