Albisteak

 

Plentziako Udalak berriro adierazi nahi du emakumeok jasatzen dugun eraso sexistaren kontra gaudela.

Ezin dugu ahaztu emakumeon kontrako biolentziaren erroak desberdintasunean daudela, eta biolentzia horri aurre egiteko aurreneko pausoa dela edozein jarrera edo jarduera matxistaren aurrean jarduera proaktiboak erakustea, emakumeek zein gizonek goza ditzaten jai- eta aisialdi-espazioak.

Jaietan ere islatu behar da berdintasunezko jendartearen aldeko borroka, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen jendarte, alegia.Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzaki emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko.

Jaiak modu positiboan bizitzeko, sexu eraso eta jarrera matxistarik gabeko festak nahi baditugu, guztion erantzukizuna da. Gertaera txikienen aurrean erantzuten badugu, muturrekoagoak diren egoerak prebenitzen lagunduko dugu. Beraz, jaietan sexu eraso edo jarrera matxistarik ikusiz gero, ez begiratu beste aldera eta aurre egin.

Jaietan ere beldur barik jarrera eta gogoratu: bai da baimen bakarra.

Kartela (PDF 1,6MB)