Albisteak

 

Plentziako Udalak korporazioaren konposizio berria ezarri duen osoko bilkura ospatu du gaur. Udalbatza honen antolaketa berriak Auzo-zinegotzigoaren sorrera, Garapen Ekonomikorako zinegotzigoa eratzea eta itsasadarraren, portuaren eta hondartzaren inguruko arlo berria sortzea suposatu du. Horrela, Elixabete Uribarri jeltzaleak 2019-2023 agintaldiari hasiera ematen dio. EAJ-PNV eta EH Bildu osoko areto honetako indar politikoak dira, sei eta bost zinegotzi bakoitza dituelarik.
 
Elixabete Uribarri alkate andrea Auzo-zinegotzigoaren burua izango da, honen helburua Plentziako zonalde ezberdinen beharretara egokituta dauden zerbitzu egokiak eskaintzea delarik. Gainera, Uribarri-k Langilegoa eta Administrazioaren, Mugikortasunaren eta Herritarren arteko harremanen arloak zuzenduko ditu.
 
Beste berritasun bat, Ekonomiaren Garapeneko, Turismo, Merkataritza, Enplegu eta Landa Ingurumen saila eratzea da. Iñaki Saenz de la Fuente da ekonomia berpiztea helburu duen arlo honetako arduraduna, herriko enpresei, merkatariei eta lehen sektoreari laguntza eskaintzeko. Turismo iraunkorraren eta kalitatearen kudeaketa udal berri horren zutabe bat da, baita enpleguaren sustapena, gazteei arreta berezia eskainiz.
 
Itsasadarra, portua eta hondartzaren garrantziaz jabetuta, udaletxe berriak gaur egun Plentziarako ezinbeztekoak diren ingurune natural eta ekintzaile hauetan harreta jarriko duen zinegotzigoa sortu du.

Iñigo Aspiunza alor honen ordezkaria da. Gainera, Ingurumen, Zerbitzu, Kirol eta Jaialdien zinegotzia izango da ere.
 
Imanol Ardines-ek, alkateordetzaz gain, Hirigintza eta Lan arloak hartuko ditu (kudeaketa Elixabete Uribarri-rekin partekatuko duena), Kontuak eta Ogasuna, eta Herritarren Segurtasuna. Nieves San Sebastian, Gizarte Ekintza, Adineko Pertsona, Haur eta Hezkuntzaz arduratuko da.Eta zerranda osatuz, Leire Gondra, Berdintasuna, Kultura, Gazteria eta Komunikazioko zinegotzia aurkitzen da.
 
Osoko bilkura honek Elixabete Uribarri alkate andreren dedikazio esklusiboa eta 53.400 euro urteko soldata gordina ere onartu ditu. Korporazioak ez du dedikazio esklusiboko kargu publiko gehiagorik izango.
 
Bestalde, gaurko saioan 179.150 euroko kreditu-aldaketa onartu da, Plentziarako garrantzitsuak honako proiektuak bultzatuz: segurtasun publikoa indartzeko ekimenak, MikroFilm laburmetrai ekitaldiari laguntza edo boteroaren zerbitzua berreskuratzea, besteak beste.