Albisteak

 

Plentziako Udalak itxi egin du Arpillaoko aparkalekuko hainbat gune, bai sarrerako solairuan, bai -1 solairuan. Behin behineko itxieraren arrazoia da bertan egingo diren konpontze lanak. Obra horiek, hala ere, ez dira eragozpen izango aparkagunea erabiltzen jarraitzeko; izan ere, gaur egun, oraindik ere 219 aparkaleku erabilgarri daude.

Konpontze lanak amaitu bezain laster, herritarrei jakinarazi zaie guneok noiz irekiko diren eta noiz jarriko diren abian berriro.

Plentziako Udalak badaki jakin behin behineko itxiera horrek eragozpenak sortuko dizkiela erabiltzaileei, gainera, sasoi honetan, hondartzen denboraldi betean. Nolanahi ere, erabaki hau hartzeko, kontuan hartu dugu kanpoko enpresa batek prestatutako txosten teknikoa, bertan adierazten baita lehenbailehen egin behar direla konponketa horiek, aspaldian egin behar izan dira eta. Aipatutako neurriak, beraz, batez ere, erabiltzaileen segurtasuna bermatzea du helburu.

Aparkalekuon emakidadunei, bai eta instalazio hauek ibilgailuak aparkatzeko erabiltzen dituzten kirol elkarteei ere, horren guztiaren berri eman zaie, eta behin behinean -1 solairuko aparkalekuak esleitu zaizkie.

Sarrera solairuan, halaber, elbarrien ibilgailuetarako hiru aparkaleku prestatu dira.

Hori guztia dela eta, Plentziako Udalaren izenean, barkatu eragozpenak.

Iragarkia (PDF, 86KB)