Albisteak

 

465/2018 zenbakiko Alkatetzaren Dekretuaren bidez, 2018ko abuztuko 29 ekitaldiko IBILGAILUAK ESPALOIETAN ZEHAR FINKEN BARRUKO ALDERA SARTZEA ETA HORREN APARKAMENDU-ERRESERBA HERRI BIDEKO ERROLDA FISKALA onartu da.

Aipatutako Padroia Udal honetako Errenta eta Exakzio sailean 15 egunen bitartean geratzen da erakusgai, interesatuek aztertu ahal izateko eta egoki deritzen erreklamazioak jarri ahal ditzaten.

Era berean, udal zerga hau ordaindu beharrean dauden udalerri honetako herritarrei zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalduko dela jakinarazten zaie, ondoren azaltzen diren eratara, epe eta tokietan:

a)Borondatezko epean:
Ordaintzeko epea: 2018 (e))KO URRIAREN 1tik URRIAREN 31arte, biak barne.
Ordaintzeko tokia eta era:
Helbideratu gabeko Erreziboak.a) Etxeetara bidali diren orriak edozein bulego hauetan aurkeztuz:  Kutxabank, Laboral Kutxa eta La Caixa.
Helbideratutako erreziboak. Banketxe zehatz baten bitartez ordainketa egiteko agindu duten zergadunen kasuan, erreziboa horretarako ezarritako kontuan zordunduko zaie.
Orriak jaso ez edota orriak galdu badira, Udaletxeko Udal Bilketa bulegoan. Orriak hartu ez izanak ez du ordainketa egin behar ez duenik esan nahi.
Zergadunek aurrezki kutxetan eta banketxeetan helbidera ditzaketen beren erreziboak.

b)Bide exekutiboan:
Borondatezko epea igaro ondoren, premiabidez kobratzeari ekingo zaio, gainkarguaz gehi prozedurak eragindako gastuak, kostak eta atzeratzeagatiko interesak, Udal bilketa Bulegoan;
Iragarki honek aipatutako zerga-kontzeptuaren zergadunei jakinarazteko balio izango du, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua, 100. artikuloak  ezarritakoarekin bat etorriz.