Albisteak

 
Plentziako Udalbaltzak 2016ko martxoaren 17an egindako Osoko Bilkuran, honako hau erabaki du: hasiera batean onartzea 2016. urterako Udal Aurrekontu Nagusia, Plantilla Organikoa, Lanpostuen Zerrenda, Aurrekontuaren Betearazpenari buruzko Udal Araua eta Plenbisa Hirigintza Elkartearen aurrekontua.

Jendaurrera ateratzen da, guztiek jakinaren gainean egon daitezen eta doakienek, egoki iritziz gero, zuzenketa eskeak aurkez ditzaten. Horretarako, aurrekontua eta horri buruzko agiri guztuak Idazkaritzan egongo dira, ikusi nahi dutenen esku, 15 lanegunez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik hasita.

Aipaturiko epe horretan ez bada inolako zuzenketa eskerik aurkeztu, Aurrekontua behin-betiko onartutzat hartuko da.

2016/04/01ko 61 zk. BAO argitaratua.